Euskera

1. FotograAcción edozein erakunde pribatu edo publikorengandik askea da. Helburuak interesaturiko talde eta/edo kolektiboen parte-hartzearen bitartez eskuratuko dira.

2. Gure jarduteko askatasuna zein ekonomikoa mantentzeko asmoz, FotogrAcción-ek ez du onartuko inolako babes publiko edo pribaturik. FotogrAcciónen helburua komertzialki erabilia ez izatea da, eta ondorioz ez da modu horretan erabiliko.

3. Baliabide ekonomiko eta/edo material guztiak berezko ekitaldien edo emate anonimoen bitartez lortuko dira. Asanbladak honela erabakitzen badu, FotogrAcción-ek ekitaldi ludiko, kultural edo dena delakoak burutu ahalko ditu baliabideak lortzeko. Era berean, FotogrAccion sostengatzeko saldutako artikuluen( kamiseta,eranskailu…) bidez lortutako diru-sarrerak, gastu eta diru-sarrera guztiak, hala “irabaziak” nola bere erabilera webgunean publikatuko ditugu.

4. FotogrAcción egitasmoa ez da norbanako ekintza. FotogrAcción taldekoia da; erabilera zabal eta parte-hartze sozialeko tresna ba da. Parte-hartze honek baldintza bereetan eta inolako pribilegiorik gabe gauzatu behar du, norbanako eta kolektiboentzat irekia izan behar du. Bere ekintzak berdintasunaren hastapenean oinarrituko dira beti. Bere baldintza bakarra manifestu hau eztabaidatzea edo onartzea da.

5. FotogrAcción ekimenak eleanitza izan nahi du, eta borondatezko lana dagoen heinean modu honetan izango da; horiek horrela, bere babespeko tresna eta egitasmo guztiek lagun kopuru handienarengan iritsi nahi dute, bazterketa saihesteko asmoz.

6. FotogrAcción egitasmoa banaketa librekoa da, copyleft (Creative Commons 2.5) motako lizentziaren baimenpean.

7. FotogrAcciónek hartuko duen edozein erabakia web edo aurrez-aurreko asanbladetan adierazitakoaren kontsentsuaren bidez izango da.

FotogrAcciónekin elkarlanean aritzeko eta/edo edozein gauza dela gurekin harremanetan jartzeko idatz ezazu fotograccion@gmail.com helbidera.

Post to Twitter